2012-04-17

LIBURUAREN EGUNA

Aurten, Apirilaren 23a ospatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu, Olatz eta Itziarren laguntzari esker. Plastika klaseetan egin da lana, eta emaitza ederra izan da.

Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek orri-puntuak egin dituzte eta hirugarren eta laugarrenekoek,berriz, kartelak.

Lehiaketaren oinarrietan "Liburuaren eguna" eta irakurketari buruzko esloganaren bat agertzea eskatzen zen.

Irabazleak hurrengo egunetan erabakiko dira eta horretarako, gure botoak Liburutegian utzi beharko ditugu.

Dena den, Zorionak ikasle guztiei, erabakia oso zaila izango delako!