2012-09-20

JASONE OSOROK BESTE NOBELA BAT IDATZI DU GAZTEENTZAT:



“EZEKIEL NORA EZEAN”



   Ezekiel pertsonaiaren bigarren liburua plazaratu du Jasone Osorok: ‘Ezekiel nora ezean’. Protagonistak 15 urte ditu eta bat-batean aita agertuko zaio, ordurarte sekula ikusi gabeko gizona. Gertaera horrek erabat aldatuko du mutilaren bizimodua.
 Elkar etxearen bidez plazaratu du emaitza berria.
Jasone Osoro (Elgoibar, 1971) DV honetako aspaldiko kolaboratzailea da. Euskal Telebistarako ere lan egin izan du, eta gaur egun enkarguzko lanak idazten ditu www.berbak.net zerbitzuan. Helduentzat kaleratu ditu: ‘Tentazioak’ eta ‘Korapiloak’ ipuin bildumak, 'Greta' eleberria, 'Isadora Duncan' biografia, 'Bi marra arrosa' kronika… Gazte literaturan, berriz, Jara pertsonaiaren inguruko liburu-sorta eta 'Ezekiel', oraingo liburu honen honen aurrekaria.

2012-2013 IKASTURTEA


Oporrak asko irakurtzeko erabili dituzuelakoan, kurtso berri bati ongi etorria ematen dizuet  blog honetara.

Aurrekoetan bezala, Mediatekan egiten ditugun ekintzak, erosten ditugun ale berriak eta zuen iradokizunak jasoko dira orri hauetan.

ONGI ETORRI!