2019-12-10

Fermin Muguruza

Euskararen astea bukatzeko, Fermin Muguruza gurekin izan dugu oso interesgarria izan den saioan.
Bere euskararekiko ibilaldiaz, bere  musikaz, "Black is beltza" pelikulaz kontatu digu.

2019-12-04

Gaur gurekin...

Goizean Gurutz Aginagalde  etorri zaigu.  Jokalariaren garaiaz eta gaur egun  Bidasoa klubeko lehendari bezalako  esperientziaz  hitz egin digu, guztiok egindako galderak erantzuten.

 
              

Arratsaldean, Sara Olaizola, Errealaren erdilaria. Berak ere, futbolean jarraitutako bidea, Atletiko Madrid kontrako finala irabaztean sentitutako emozioa, eta hainbat gauza gehiago gurekin partekatu du.

Institutuko EUSKARAREN ASTEA

Astean zehar, jarduera asko egingo ditugu EUSKARA ardatsa izanik.

Hasteko, aurreko egunetan grabatutako  LIP DUPa ikusi dugu.