2020-11-09

 Fernando Morilloren bisita izan genuen pasa den ostiralean.

Oihana Arank gazteak (19 urte) idatzitako liburua gomendatu digu.



Eta aldi berean, Fernandok berak argitaratu duen azken obra eskeini digu.
Bere orrietan sorpresa bat aurkituko dugula adierazi du.
Irakurri behar, ezta?



2020-10-23

Ale berriak


 

Gianni Rodari

 Gaurgo egunez 1920ko urriaren 23an Rodari jaio zen.

Behin baino gehiagotan landu ditugu bere obrak gure liburutegiko saioetan.

Link hauetan informazioa jaso dezakegu

http://www.cervantesvirtual.com/obra-visor/peonza-revista-de-literatura-infantil-y-juvenil--50/html/02730ac4-82b2-11df-acc7-002185ce6064_8.htm






2020-10-16

Eva García Sáenz de Urturi gazteiztarrak Planeta Saria irabazi du

 


AQUITANIA izeneko nobelarekin irabazi du Planeta Saria idazle honek.

Oso ezagunak  dira bere aurreko nobelak: " La saga de los longevos" eta "La trilogía de la Ciudad Blanca".


2020-10-01

2020-09-18

2020-2021 ikasturtea

 Ongi etorri berriro blog honetara!

 Covidek bultzatutako itxialdian,  liburuak lagunak izan diztuzuelakoan , hasi berrian dugun  ikasturte honetan,  irakurtzen jarraitzea, liburu berriak ezagutzea,,,helburura daukagu. Baina zenbait aldaketa jasan beharko ditugu maileguak hartzeko.

Horretarako, posta helbide batek erraztuko ditu gure harremanak:



liburutegia@eguzkitzabhi.eus

Helbide honetan, utzi ahal izango dituzue eskaerak, erosteko iradokizunak, liburuen iritziak, besteek irakurtzeko gomendioak...

Animo! 

2020-05-20

Fore-edge paintings (Pintura en los cortes de los libros)

Este tipo de pintura se remonta al menos al siglo X, pero la técnica de ocultar la pintura con el libro completamente cerrado se acaba perfeccionando a mediados del siglo XVII, sobre todo a partir del el artista italiano Cesare Vecellio. Inicialmente, las pinturas presentaban símbolos de las familias, pero en la segunda mitad del siglo XVIII, los pintores especializados en este tipo de arte comenzaron a pintar escenas o paisajes detallados, o incluso imágenes eróticas. Con el tiempo las escenas pintadas se fueron volviendo complejas e imaginativas, e incluso se llegó a desarrollar la técnica de hacer imágenes diferentes según si las páginas se doblaban hacia un lado o hacia otro.


2020-04-23

HIZKI SALDA

Liburu batzuen pertsonaiak hizki saldan bilatu behar dituzue. Lan erreza.
Laguntza behar baduzue pista batzuk uzten dizkizuet. 


1.- Neska hau izkutaturik bizi zen ganbara batean, 1942ko ekainatik 1944ko abustura arte.
2.-Istorio " luze, luze luze" baten protagonista da.
3.- Ehiztaria.
4.- Bere "maskota urdina" babesteko etxetik ihes egin behar du.
5.- Gurasoak "muggleak" dira, baina berak Hogwartsen ikasten du.
6.- Pirata eta sukaldaria
7.- Oso neska azkarra, irakurle amorratua.
8.- Edabe magikoa egiten du.
9.- Lehoi mintzoduna, mundu fantastiko baten sortzailea.
10- Bere lagunak pijama janzten du.
11-Planetaz planeta ibiltzen da, lagun baten bila.
12- Lehenengo musua emateko irrikitan dagoen mutila.
13- Ihintza, Urko, Jazz...dira bere lagunak.
14-"Sinsajo" izenarekin ere ezagutzen dute.
15-"GPS" taldekoak dira bere etsaiak.
16- Interneten, gelakide ezezagun batekin   maitemindutzen da .

3.4. MAILAK




Bilatu liburu edota irakurmenari buruzko esaldi famatuak. Egin aurkezpen bat,  esaldia norena den jarriz. Ez ahaztu  zure izen-abizenak eta maila.
(Adibidea)







  Literaturan ikasi dituzun pertsonaien artean, bat aukeratu: (La Celestina, Romeo, Platero,  La Regenta, ….) Berarentzat asmatu Instagrameko profil bat: 

Zein da? 
Nolakoa? 
Nongoa? 
Zer egiten du? 
Bere lagunak…
   
      Ez duzu instagramen kontua sortu behar!   Eredua bezala hartu eta zuk sortu.

1,2. MAILAK



    Bilatu liburu edota irakurmenari buruzko esaldi famatuak. Egin aurkezpen bat,  esaldia norena den jarriz. Ez ahaztu  zure izen-abizenak eta maila.

(Adibidea)




Gomendatu liburu bat.  Utzi zure iritzia, komentarioa, bideo txiki batean.



APIRILAREN, 23.


Aurten, birtualki ospatuko dugu gure egun hau .



Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.
“Tomemos nuestros libros y nuestros bolígrafos, que son nuestras armas más poderosas”.
                                                                                                          (Malala Yousafzai)


Proposatzen dizkizuegun jarduerak, etxean egin beharko dira, baina partehartze handia izango delakoan gaude.

ANIMO!

2020-04-01

Apirilaren 2a. Autismoaren eguna


Pelikula batzuk:

Rain Man, 1988,  Bi anaien arteko harremanean oinarritzen da istorioa. Charlie-k bere aitaren heriotzaren ondorioz, izugarrizko dirutza hartu du oinordetzan. Une horretan ohartzen da, ezagutzen ez duen autismoa duen anaia bat duela, Raymond, ordura arte zentro batean gordeta egon dena. Ondoren, biok batera bidaiatuko dute Estatu Batuetatik zehar. 

Yo soy Sam, 2001 Sam Dawson-ek, adimenaren garapenaren nahasmendua duen aitak, bere alabaren zainketaren alde borrokatu beharko du. Estatuaren ustez, Sam-ek ez du gaitasunik horrelako erantzukizun bat bere gain hartzeko. Borroka honetan Sam-ek, Rita Harrison izeneko abokatuaren laguntza izango du. 

Un viaje inesperado, 2004
Corrine, autismoa duten bi haur-bikien ama da. Amaren helburua, bere haurrei bizitza arrunt bat eskaintzea da, gizartean integratuta egon daitezen. Hasiera batean, familiak ez du inolakolaguntzarik izango, autismoan espezializatuta dagoen irakasle batekin topo egin arte.

2020-03-25

LIBURUTEGIA ETXEAN


Etxean  hainbeste denbora pasatu behar dugun garai honetan, irakurzaleak bagara, liburu batek  asperkizuna gozoago pasatzeko laguntzen digu.  Zaletasun hori ez badugu, agian, irakurketari hurbiltzeko momentu hobeezina.
Gure liburutegiaren eskeintza  zabala da baina erabili ezin dugunez, uzten dizkizuet zenbait esteka interesgarriak.

BOOKTEGI.EUS
Mota guztietako euskarazko liburuak. Dohainik deskarga ditzakezu.

FREE-EBOOKS.NET
Guztiontzako gaztelerazko liburuak. Erregistratu behar.

E-BIBLIOTECA.ORG

IPUINAK.EUS
Helduentzako narrazio laburrak. Euskeraz,

50 LIBROS PARA NIÑOS
Gazteleraz.

TXIKIENTZAKO IPUINAK
Ikus-entzutekoak.

IPUIN KLASIKOAK
 Ikus-entzutekoak. Euskeraz

IPUINAK EUSKARAZ
Ikus-entzutekoak
https://www.symbaloo.com/mix/ipuinakeuskaraz

TXIKIENTZAT
Gazteleraz

ARGITALETXE batzuk dohainiko deskargak eskeintzen dituzte

Planeta: Martxoaren 31 arte, dohainiko deskarga
Anagrama : 5 titulu
Roca-Libros: 14 liburu
Esdrújula editorial
Penguin Random Housek , aktibitate ezberdinak eskeintzen ditu: entzun-liburuak, jokuak…
Komikiak
https://karrascomics.com/comics/           (Martxoaren 30 arte)


2020-03-24

Idatziz...sortu.


3. Maila eta ZIG

   Komikiak 

Kortxoan jarrita dauden komiki mutua aukeratu. Taldeka osatu istorioa eta power pointa egin.


4. Maila

   Laburmetraiak

Laburmetrai bat aukeratu e, eta taldeka letra jarri eta power point batean bikoiztu.


Idatziz...sortu

Martxoan zehar, idazmena eta irudimena landu eta bultzatzeko ariketa hauek jarri dira martxan.

Azkenean, etxetik egin beharko dira... 

1. Mailan 

   Musikari letra jarri . 

Gela guztiek musika berberari letra jarriko diote taldeka.  


2. Mailan  

   Mikroipuinak 

Banakako lana. Bakoitzak koadro bat aukeratu ondoren, mikroipuina idatzi beharko du.