2020-04-23

HIZKI SALDA

Liburu batzuen pertsonaiak hizki saldan bilatu behar dituzue. Lan erreza.
Laguntza behar baduzue pista batzuk uzten dizkizuet. 


1.- Neska hau izkutaturik bizi zen ganbara batean, 1942ko ekainatik 1944ko abustura arte.
2.-Istorio " luze, luze luze" baten protagonista da.
3.- Ehiztaria.
4.- Bere "maskota urdina" babesteko etxetik ihes egin behar du.
5.- Gurasoak "muggleak" dira, baina berak Hogwartsen ikasten du.
6.- Pirata eta sukaldaria
7.- Oso neska azkarra, irakurle amorratua.
8.- Edabe magikoa egiten du.
9.- Lehoi mintzoduna, mundu fantastiko baten sortzailea.
10- Bere lagunak pijama janzten du.
11-Planetaz planeta ibiltzen da, lagun baten bila.
12- Lehenengo musua emateko irrikitan dagoen mutila.
13- Ihintza, Urko, Jazz...dira bere lagunak.
14-"Sinsajo" izenarekin ere ezagutzen dute.
15-"GPS" taldekoak dira bere etsaiak.
16- Interneten, gelakide ezezagun batekin   maitemindutzen da .

3.4. MAILAK




Bilatu liburu edota irakurmenari buruzko esaldi famatuak. Egin aurkezpen bat,  esaldia norena den jarriz. Ez ahaztu  zure izen-abizenak eta maila.
(Adibidea)







  Literaturan ikasi dituzun pertsonaien artean, bat aukeratu: (La Celestina, Romeo, Platero,  La Regenta, ….) Berarentzat asmatu Instagrameko profil bat: 

Zein da? 
Nolakoa? 
Nongoa? 
Zer egiten du? 
Bere lagunak…
   
      Ez duzu instagramen kontua sortu behar!   Eredua bezala hartu eta zuk sortu.

1,2. MAILAK



    Bilatu liburu edota irakurmenari buruzko esaldi famatuak. Egin aurkezpen bat,  esaldia norena den jarriz. Ez ahaztu  zure izen-abizenak eta maila.

(Adibidea)




Gomendatu liburu bat.  Utzi zure iritzia, komentarioa, bideo txiki batean.



APIRILAREN, 23.


Aurten, birtualki ospatuko dugu gure egun hau .



Liburuaren Nazioarteko Eguna mundu mailan ospatzen den eguna da. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1995. urteetik UNESCOk sustatzen duen nazioarteko eguna da. 1996ko apirilaren 23an hainbat herrialdeetan hasi zen ospatzen eta 2008rako ehun herrialde baino gehiago batu ziren.
“Tomemos nuestros libros y nuestros bolígrafos, que son nuestras armas más poderosas”.
                                                                                                          (Malala Yousafzai)


Proposatzen dizkizuegun jarduerak, etxean egin beharko dira, baina partehartze handia izango delakoan gaude.

ANIMO!

2020-04-01

Apirilaren 2a. Autismoaren eguna


Pelikula batzuk:

Rain Man, 1988,  Bi anaien arteko harremanean oinarritzen da istorioa. Charlie-k bere aitaren heriotzaren ondorioz, izugarrizko dirutza hartu du oinordetzan. Une horretan ohartzen da, ezagutzen ez duen autismoa duen anaia bat duela, Raymond, ordura arte zentro batean gordeta egon dena. Ondoren, biok batera bidaiatuko dute Estatu Batuetatik zehar. 

Yo soy Sam, 2001 Sam Dawson-ek, adimenaren garapenaren nahasmendua duen aitak, bere alabaren zainketaren alde borrokatu beharko du. Estatuaren ustez, Sam-ek ez du gaitasunik horrelako erantzukizun bat bere gain hartzeko. Borroka honetan Sam-ek, Rita Harrison izeneko abokatuaren laguntza izango du. 

Un viaje inesperado, 2004
Corrine, autismoa duten bi haur-bikien ama da. Amaren helburua, bere haurrei bizitza arrunt bat eskaintzea da, gizartean integratuta egon daitezen. Hasiera batean, familiak ez du inolakolaguntzarik izango, autismoan espezializatuta dagoen irakasle batekin topo egin arte.