2020-04-01

Apirilaren 2a. Autismoaren eguna


Pelikula batzuk:

Rain Man, 1988,  Bi anaien arteko harremanean oinarritzen da istorioa. Charlie-k bere aitaren heriotzaren ondorioz, izugarrizko dirutza hartu du oinordetzan. Une horretan ohartzen da, ezagutzen ez duen autismoa duen anaia bat duela, Raymond, ordura arte zentro batean gordeta egon dena. Ondoren, biok batera bidaiatuko dute Estatu Batuetatik zehar. 

Yo soy Sam, 2001 Sam Dawson-ek, adimenaren garapenaren nahasmendua duen aitak, bere alabaren zainketaren alde borrokatu beharko du. Estatuaren ustez, Sam-ek ez du gaitasunik horrelako erantzukizun bat bere gain hartzeko. Borroka honetan Sam-ek, Rita Harrison izeneko abokatuaren laguntza izango du. 

Un viaje inesperado, 2004
Corrine, autismoa duten bi haur-bikien ama da. Amaren helburua, bere haurrei bizitza arrunt bat eskaintzea da, gizartean integratuta egon daitezen. Hasiera batean, familiak ez du inolakolaguntzarik izango, autismoan espezializatuta dagoen irakasle batekin topo egin arte.

No hay comentarios: