“EZEKIEL
NORA EZEAN”
Ezekiel pertsonaiaren bigarren liburua
plazaratu du Jasone Osorok: ‘Ezekiel nora ezean’. Protagonistak 15 urte ditu
eta bat-batean aita agertuko zaio, ordurarte sekula ikusi gabeko gizona.
Gertaera horrek erabat aldatuko du mutilaren bizimodua.
Elkar etxearen
bidez plazaratu du emaitza berria.
Jasone
Osoro (Elgoibar, 1971) DV honetako aspaldiko kolaboratzailea da. Euskal
Telebistarako ere lan egin izan du, eta gaur egun enkarguzko lanak idazten ditu www.berbak.net zerbitzuan. Helduentzat kaleratu ditu:
‘Tentazioak’ eta ‘Korapiloak’ ipuin bildumak, 'Greta' eleberria, 'Isadora
Duncan' biografia, 'Bi marra arrosa' kronika… Gazte literaturan, berriz, Jara
pertsonaiaren inguruko liburu-sorta eta 'Ezekiel', oraingo liburu honen honen
aurrekaria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario