2019-02-26

John Andueza, berriz Eguzkitzan



Pasa den otsailaren 12an, Andueza elgetarra etorri zen gure ikastetxera, irakurri berri dugun “Larunbatean Bukowskin” liburuari buruzko tertulia bat ematera. Saioaren hasieran orain arteko bere ibilbidea kontatu zigun, telebista munduan ibili ondoren, idazteari ekin zion, beharrak aginduta. Ondoren ikasleon galderei ederki erantzun zien. Oso interesgarria eta entretenigarria izan zen saioa.


No hay comentarios: